Eusko Jaurlaritzari Egunkaria auziko inputatuak bost ajola
Euskal Herriko hainbat eragileek babesa eta elkartasuna adierazi diete Egunkaria kasuko auziperatuei. Ez ordea Eusko Jaurlaritzak. Idoia Mendia bozeramailearen adierazpenetan ez da horrelakorik entzun. Justiziari begirunea sor zaiola esan du Mendiak. ¿Eta auziperatuei zer? ¿Ez zaie elkartasun adierazpenik sor azkeneko zortzi urte hauetan bidegabeki jasan izan dutenagatik?
PSOEren jarrera auziperatuekiko oso larria da. Euskal Herriko alderdi politiko zein erakundeak, PSOE, PP eta Eusko Jaurlaritza izan ezik, Madrilen izan dira inputatuei babesa emateko epaiketaren lehenengo jardunaldian. Argi dago, Eusko Jaurlaritzari Egunkaria auziko inputatuak bost ajola zaizkiola.
Ardura sortu gaitu Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea entzutea. Justiziari begirunea sor zaiola eta ahalik eta azkarren sententzia bat egon dadila eskatu du. ¿Auziperatuen aldekoa ala kontrakoa, baina? PSOEren jarrera larria da, izan ere, fiskaltzak kargu guztiak kendu ditu, ez ordea AVTk eta Dignidad y Justicia sindikatu ultraeskuindarrak. ¿Horien altzora jarri al dira PSOE eta Eusko Jaurlaritza?
Benetan sinesgaitzak iruditzen zaizkigu Idoia Mendiak egin dituen adierazpenak. Prozedimendu eta erabaki judizialei errespeturik irmoena sor zaiela esan du. Beste batzuetan ez dugu ukatuko, baina oraingoan ez. Auziperatuei elkartasuna adierazi eta behin betiko auzi hau ixtea inputatuei kalte gehiago sortu gabe eskatu behar zuen, gutxienez. Hor dago gobernu honek Euskarari eta Euskalgintzari dion errespetua.
Giza eskubideen defendatzaile sutsu diren hauei adierazpen askatasuna defendatzea ahaztu zaie. Egunkaria "dena ETA delakoaren susmoagatik" duela zortzi urte itxi zuten. Frogarik ez zuten ordea. Euskaraz idatzitako egunkari bakarra itxi zuten taxuzko argudiorik eman gabe. Adierazpen askatasunaren aurkako operazioa izan zen; eta hori, oinarrizko Giza Eskubide bat urratzea da. Badirudi gauzak interesatzen ez zaizkigunean ahaztu egiten ditugula. Giza Eskubide guztiak uneoro errespetatu behar dira.
Beraz, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen adierazpenak ez dira egokienak izan. Izan ere, ¿zer gertatuko litzateke frogarik gabe bidegabeki auziperatuak 12 edota 14 urteko espetxe zigorretara kondenatuak izango balira? Zer egingo lukete Eusko Jaurlaritzak eta PSOEk, justiziaren epaia txalotu?
Atsegin ala ez herri honen gehiengoa euskalduna da, euskalduntzat jotzen du bere burua eta euskaltzalea da. Horrek ez du esan nahi justiziari begirunea ez dionik, baina batzuetan erakundeekiko eta justiziarekiko begirunea alde batera utzi eta bidezkoa dena aldakarrikatu behar da; hau da, Egunkariaren aurkako auzia behin betiko artxibatua izan dadin eta Auzitegi Nazionalak auziperatuak absolbitu ditzan.
0 comentarios:
Publicar un comentario